Olentzero, Bretxa merkataritza gunearen teilatuan. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Gabonak gertu daude, eta laster piztuko dituzte hiriko argiak, Eguberria iragartzeko. Bitartean, Olentzero hirira jaitsi da dagoeneko, herritarrek opariak merezi dituzten edo ez erabakitzeko. Bretxa merkataritza gunearen teilatuan hartu du ostatu, eta bertatik donostiarren mugimendu guztiak ari da aztertzen, zaindari, aurrerago erabaki bat hartzeko. Horrenbestez, umeek ondo portatu beharko dute Gabonetan opariak jaso nahi izanez gero.