Pablo Zufiaurre donostiarra, finalistetako bat. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Ostiralean izango da Urrezko Puaren Finala, Intxaurrondo kultur etxean.
Hamar finalista lehiatuko dira Urrezko Puaren finalean. Donostiako lau parte hartzaile izango dira: David Grajal, Joseba Espejo, Jon Fernandez, eta Pablo Zufiaurre. Eibarko Mikel Arrieta, Argentinako Juan Carlos Sasso eta Maximiliano Gallardo, Antzuolako Patxi Luque, Hernaniko Aixa Barbarin eta Calahorrako Sergio Rodriguezek ere igoko dira oholtza gainera gitarra elektrikoarekin.
Urrezko, zilarrezko eta brontzezko pua banatuko dituzte. Urrezko Puaren irabazleak, Fender Stratocaster Cassic Series gitarra, soinu ekipo bat eta garaipenaren ikur den Euskal Txapela jasoko ditu. Zilarrezko, Brontzezko eta “Gitarrista Originalena” sarien irabazleek Beta Aivin eta Beta 3 anplifikadore eta soinu ekipo profesionalak lortuko dituzte. Bestalde, eta urtero bezela, musikari “ez gitarrista” solidarioak instrumentu bat izango du saritzat.
Hamar finalistek, Urrezko Puaren azken bi edizioak biltzen dituen zuzeneko CD baten grabaketan hartuko dute parte aurreko edizioko finalistekin batera. CD hau, 2011. urtean editatu zen lehen 3 edizioak batzen dituen CD bikoitz baten jarraipena da.