Erizainak, lanean. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Urtean bitan joaten dira bisitan udaletxera, odola jasotzera. Ekainean eta abenduan antolatu ohi dute odola emateko jardunaldia, eta gaur izan da saio horietako bat. Hainbat udal langile gerturatu dira udalbatzar aretoaren sarreran egokitutako gunera, euren ekarpena egiteko prest. Jai eguna zuten langile batzuk ere bertan izan dira, odol-emaile zintzoak direla erakutsiz. Udaltzainak Administrazioko langileak, zinegotziak… hainbat funtzionariok eman dute odola gaur. Zein koloretakoa den, urdina ala gorria, galdera hori lanean ibili diren erizainek bakarrik erantzun dezateke.