Pablo Sorozabalek euskal musikari egindako ekarpena eskertuko dute
‘Antologia. Homenaje a Pablo Sorozabal’ izeneko zarzuela prestatu du Sasibil abesbatzak abenduaren 7rako eta 8rako.
sarrerak salgai daude dagoeneko, 15, 25 eta 30 euroren truke. Hala, Sorozabalek euskal musikari egindako ekarpena eskertu nahi dute. “Bere obretako asko ezagunak diren arren, oraindik ez du jaso behar besteko aitortza”, aipatu du Nerea Txapartegi udaleko Kultur ardunadunak. Hala, hurrengo udalbatzarrean musikagilearen aldeko erakunde adierazpen bat aurkeztuko dutela aurreratu du Txapartegik.
Amparo Navarrok, Miren Urbietak, Javier Agullok, Andres del Pinok, Sasibill Abesbatzak eta Sotto Voce Orkestrak Sorozabal beraren zarzuela ezagunenak antzeztuko dituzte: Adios a la Bohemia, Blak el Payaso, La del Manojo de Rosas, Las Isla de Perlas, Don Manolito eta Katiuska, besteak beste. Zuzendari lanetan ere etxeko bat arituko da, Juan Jose Ocon.
Sorozabalen ibilbidea ez zen erraza izan. Solfeo ikasketak egin ostean, pianoa eta biolina jotzen ere ikasi zuen. Hala, kafetegiz kafetegi dirua biltzen aritu zen biolina joz. Azkenean, beka bat lortu zuen, eta Alemanian bere ikasketekin jarraitzeko aukera izan zuen. Gerora, Madrilera joan zen eta bertako orkestra filarmonikoko zuzendari izendatu zuten 1945ean. Edonola, beti jarraitu zuen harremanetan Euskal Herriarekin, eta bere obretako asko zentsuratuak izan ziren. Hala, bere ustez berak sortutako operarik onena izan zena, Juan Jose, ez zuen eszeneratua ezagutu. Hala ere, 2009an Kursaalen estreinatu zutela gogorarazi du Txapartegik.
Pablo Sorozabal musikagile donostiarra duela 25 urte hil zela gogoratuz, Antologia. Homenaje a Pablo Sorozabal izeneko zarzuela prestatu du Sasibil abesbatzak; eszenatokian, ordea, hainbat abeslari eta aktoreren kolaborazioa izango dute. Viktoria Eugenia Antzokian egingo dute ikuskizuna, abenduaren 7an eta 8an, 19:30ean, eta