Txalo artean agurtu dituzte Axun Gorrotxategi eta Jon Artola egiatarrak
http://youtu.be/dggxTbpIPPE
Gorrotxategik 59 urterekin 206 egun beteko ditu; eta, Artolak, 54 urterekin, 21 egun.
Axun Gorrotxategi eta Jon Artola egiatarrek duela egun batzuk hamabost eguneko epean kartzelan aurkezteko agindua jaso zuten eta gaur, 17:00etan, halaxe egin dute. Espetxean sartu aurretik, bertara hurbildu diren 60 lagun baino gehiagorekin izan dira. Ondoren, herritar, senide eta lagunak egiatarrak kartzelako sarrerara lagundu dituzte eta txalo artean agur esan diete.
Lau urte zeramatzaten aske, baina duela lau urte egiatarrek askatasuna berreskuratu zuten, baina duela egun batzuk hamabost eguneko epean kartzelan aurkezteko agindua jaso zuten. Honela, Gorrotxategi 59 urterekin 206 egun beteko ditu eta Artolak, 54 urterekin, 21 egun.
1988an, Egia auzoa utzi behar izan zuten Gorrotxategik eta Artolak. Urte asko pasa zituzten Mexikon, lanean, Euskal Herririk urruti. 2003an, atxilotuak izan ziren herrialde hartan, eta Mexikoko kartzelatan hiru urte egon ziren preso. 2006an, Espainiaratu zituzten, eta Estatuko espetxetan egon ziren, sakabanatuta. 2008ko abenduan Gorrotxategik, eta 2009ko ekainean Artolak, askatasuna berreskuratu zuten. 20 urte eta gero, Egiara itzuli ziren; hori bai, bermepean. Orain, zigorra betetzeko falta zaizkien egunengatik espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Espetxeratzea salatzeko 20:00etan Egiako Plaza Berritik abiatuta, manifestazioa egingo dute.