Gabonetan Donostia oparitu daiteke
http://youtu.be/P2EpuqEOTKc
Gabon hauetan Donostia nahi dut, horixe da Donostia Turismoak abian jarri duen kanpainaren leloa.
Bi helburu nagusi ditu egitasmoak. Batetik, gabonetarako opari izan daitezkeen irtenalditxo edo pakete turistikoak eskaintzea, eta bestetik Donostia balioan jarri eta oparitzeko modukoa dela erakustea munduari.
Izan ere, bereziki kanpoko bisitariei zuzendutako kanpaina da. Horregatik hiru bide aukeraru dituzte zabaltzeko.
Batetik Tolosa eta Bordeleko 60.000 etxetan posta bidezko banaketa egin dute. Izan ete atzerritik datozen lau bisitaritatik bat Frantziatik etortzen da Donostiara. Bestetik, iragarkia Vueling konpainiako aldizkari ofizialean argitaratu dute. Eta azkenik, Google Adwords eta Faceebooken kanpaina egin dute.
Oparien prezioa aukeratutako zerbitzuen araberakoa izango dela argitu du Manu Narvaez Donostia Turismoako zuzendariak. 80 eurotik 250 euro inguruko eskaintzak antolatu daitezke. Donostia Turismoaren webgunearen bidez egin daiteke erosketa eta onuradunak bonu bat jasoko du opari formatoan. Kultura, gastronomia, kirola edo irtenalditxo erronantikoak ere oparitu daitezke, besteak beste.