Hodi baten hausturak arazoak sortu ditu Groseko ur horniduran
Udalak jakinarazi duenez, hodi baten haustura izan da Intxaurrondon eta, ondorioz, Gros auzoa urik gabe geratu da une batez. Udal langileak lanean jarri dira eta berehala lortu dute auzoak ura izatea; hori bai, presio gutxirekin. Ur Zerbitzuak arreta telefono bat jarri du abian, 15:30etik aurrera, arazoak dituzten bizilagunak artatzeko (943 481050).
Matxurak Zuhaizti kiroldegian ere izan du eragina. Hain zuzen ere, ixtea erabaki du udalak.
