Loiolako jaiotza atontzen hasi dira auzotarrak
Gabon giroan murgildu da hiria. Olentzero dagoeneko Bretxa merkataritza guneko teilatuan dago zaindari, eta atzo Eguberrietako argiak piztu zituzten. Loiolan, bitartean, hiriko jaiotza berezienetako bat atontzen hasi dira bertako bizilagunak. Hain zuzen ere, Atari Eder etxeetako auzotarrek jaiotza bat egiten dute urtero etxe aurrean duten plazan. Horretarako, etxean dituzten panpin eta eskulanak eramaten dituzte jaiotzan jartzeko eta, horretaz gain, bertako baserri eta etxeak irudikatu ohi dituzte eszenari errealismoa emateko: Atari Eder eta Atxiki, besteak beste.


