Luiziak konpontzeko 1,6 milioi euroko kreditu bat adostu du udal gobernuak
2013an luizi batzuk izan dira hiriko zenbait tokitan; Ulian, Satrustegin, Pasealeku Berrian, Saguesen, Haizearen Orrazian, Itsasargiko pasealekuan, Urgullen, Arbolan, Lasarmendin eta Lourdes Txikin, besteak beste.
Luiziek erasandako lurrak finkatzeko, konpontzeko eta lehen bezala jartzeko obrak egiteko gastuak —orain arte egindakoak eta oraindik egin gabe daudenak, baina lehenbailehen egin behar diren gastuak— 2013ko aurrekontuan xede horretarako izendatutakoak baino handiagoak dira dagoeneko. Horregatik, Tokiko Gobernu Batzordeak 1.626.934 euroko kreditu transferentzia egitea onartu du. Honek ahalbidetuko duena da Urgullen Aquariumeko mazelean lan probisionalak egin eta mendian aurreikusten diren obretan epeak bete ahal izatea.
Urgull mendia egonkortzeko obra horiei dagokienez, proiektuen idazketan aurrera jarraitzen dute. Ondorioz, abenduaren 11rako idazketa amaituta izateko aurreikuspena beteko dute. Nora Galparsoro Azpiegitura eta hiri Mantenuko zinegotziak aurreko agerraldietan azaldu bezala, dokumentu hauek abenduaren 20ko Tokiko Gobernu Batzordean onartzea aurreikusi dute.

