Erosketak egiteko egun aproposa
Gabonetako edo eguneko erosketak egiteko egun aproposa da gaurkoa; Parte Zaharrean, bereziki. Auzoko 60 saltoki baino gehiago kalera irten dira, salmenta postuak jarri baitituzte denda aurrean. Zaharrean Elkartearen ekimena izan da. Bestalde, Bulebarreko kioskoaren parean, Behemendik bertako produktuen azoka antolatu du goizean. Horrenbestez, non eta zer aukeratu egon da.
Zaharrean merkatarien elkarteak antolatutako jarduera Donostiako Udalak babestu du. «Dinamizazio kanpaina honek duen helburua, jendea larunbatean Donostiako Parte Zaharrera erakartzea eta gure komertzioa ezagutaraztea da. Ekimena Zaharrean Elkarteak urtero Gabonetan egin ohi duen jardueretako bat da, data berezi hauetan bezeroen fideltasuna saritzeko», azaldu du udalak.



