Preso eta iheslariei elkartasuna adierazi diete Parte Zaharrean
Hilabeteko lehenengo larunbatean egin ohi duten bezala, Parte Zaharreko hainbat auzotarrek preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egin dute gaur Bretxa merkataritza gunearen ondoan. Bestalde, auzoan zehar eta Bulebarrean sakabanaketaren aurkako hainbat banderola jarri dituzte eta Parte Zaharreko hainbat etxetako balkoietan presoen aldeko ikurrak zintzilik daude.



