Eneko Agirre eta 'Orhi' lehen donostiarrak izan dira
Parte Zaharreko Eneko Agirrek seigarren postuan amaitu du Uliako Txakurkroseko lasterketa nagusian, 41 minutu eta 28 segundorekin. Horrenbestez, bera eta bere txakur Orhi izan dira lehen donostiarrak. Anaiarekin batera hartu du parte, baina Aitor Agirre atzerago geratu da, 43. postuan. Kai txakurrarekin korrika egin du honek. Naiara Casi larratxoarra izan da lehen emakumea, donostiarrei dagokienez. Ruka txakurrarekin hartu du parte Casik, eta 49 minutu eta 30 segundo behar izan ditu.
Lasterketa motzean bigarren izan da Javi Cortes donostiarra, Kima-ren laguntza oparoarekin.



