Gipuzkoa Basketeko jokalariak, garaipena ospatzen. (Argazkia: ACB.com)
Gipuzkoa Basketek denboraldiko laugarren partida eskuratu du Manresan, La Bruixa d’Or taldearen etxean irabazi eta gero (72-84). Atsedenaldian markagailuan aurretik zegoen jada Sito Alonsok zuzendutako taldea (34-39). Hirukoei esker lortu dute garaipena donostiarrek, Jason Robinson eta Javi Salgadoren eraginkortasunari esker batez ere. Hain zuzen ere, bi jokalari hauen artean hamaika hiruko saskiratu dituzte, eta taldeak orotara hamabost egin ditu. Estatubatuarra, gainera, bederatzigarren jardunaldiko saskiratzaile onena izan da, 26 punturekin.
Gipuzkoa Basket bederatzigarren postuan dago orain sailkapenean, lau garaipen eta bost porrotekin.