Mikel eta Pedro Etxeberria anaiek bigarren eta lehenengo postuan amaitu dute. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Uliako Txakurkrosa jokatu dute gaur Donostian, eguraldi bikainarekin. Askok duela bi urte egindako euri jasa dute oraindik gogoan, baina gaurkoan eguzkia izan da protagonista eta, eguraldiarekin batera, lasterketa nagusian parte hartu duten 60tik gora korrikalariak eta txakurrak.
Azkarrena Pedro Etxeberria zumaiarra izan da,
Yukon txakurra gidari. 33 minutu eta 26 segundoko denbora behar izan du zazpi kilometro inguruko ibilbidea osatzeko. Bigarren Mikel Etxeberria anaia helmugaratu da,
Duke txakurrarekin. Irabazlearengandik hiru segundora iritsi da Uliako aterpetxearen aurrealdean egokitutako helmugara. Jose Felipe Larrazabalek osatu du podiuma, 35 minutuko denborarekin.
Lehen emakumea Leire Fernandez errenteriarra izan da,
Bolt txakurrarekin. Laugarren postuan bukatu du gainera, 39 minutu eta 5 segundorekin.
Lasterketa nagusia aurretik, lasterketa motza jokatu dute hogei bat korrikalarik eta txakurrek. Bi kilometro baino gutxiago egin behar izan dituzte, eta azkarrena Kimetz Etxabe zumaiarra izan da,
Borken txakurrarekin, 7 minutu eta 40 segundorekin. Horrenbestez, lasterketa nagusiko lehen eta bigarrenak ere Zumaiakoak izanik, zumaiarrek izan dute zer ospatu Ulian. Lehen emakumea lasterketa motzean, Ibarrako Izaskun Zabala izan da, 9 minutu eta 32 segundorekin.