San Frantzisko kalea oinezkoentzako izango da asteburutik aurrera
San Frantzisko kale osoa izango da oinezkoentzat asteburutik aurrera, Iparragirre eta Trueba kaleen arteko zatiko lanak amaitzear baitaude.
Aldaketaren ondorioz, aparkatzeko bost leku eta bost edukiontzi kendu dituzte. Lanak abenduaren 10ean hasi ziren, eta ordutik txirrindularientzako ikurrak kendu eta margoa urragailu batekin kentzen aritu dira. Ibilgailuak kalera ez sartzeko ikur bat ipiniko dute hurrena.
San Frantzisko kalea egoera berriaren arabera margotu dute eta orain kale-altzariak jartzen ari dira pixkanaka. Guztira sei aulki luze, bizikletetarako sei aparkaleku eta hiru loreontzi handi.