
Konpromisorako deia egin diete herritarrei. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Gaurkoan inoiz baino gehiago irabazteak baino, parte hartzeak balio izan du. Ahalik eta jende gehiena bildu eta epaiketa politikoek sortzen dituzten gastuak ordaintzeko ahalik eta diru gehien biltzea baitzen Libre lasterketaren helburu nagusia.
Dena dela, norgehiagoka bat izanik, lasterketak izan ditu irabazleak. Mutilen artean, Aitor Etxeberria, Ibai Alba eta Jon Arzubialde izan dira azkarrenak. Nesken artean, berriz, Amagoia Fernandez de Lezea, Eneritz Arbelaitz eta Garbiñe Zapirain. Lasterketa itxiz, berriz, ‘Igeldo 89. udalerria’ zapia eskuetan zutela sartu den neska taldea.

Lasterketako irabazleak. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Lasterketa azkarra izan da, baina esan bezala, parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek. Eta gustura agertu dira 300dik gora lagunek hartu dutelako parte. Horietako batzuk dortsalik gabe egin behar izan dute korrika, baina kamiseta laranja soinean jantzita.
Lasterketa hasi aurretik argazki bat atera dute parte hartzaile guztiek Bretxan, hasiera eta helmugako lekuan bertan, eta martxoaren 15erako deia ekarri dute gogora berriro. Hau da, ‘M15 Konprometitu’ leloa erakutsi dute, konpromisorako deia eginez jendarteari.
-
-
Konpromisorako deia egin diete herritarrei. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
-
-
Lasterketako irabazleak. (Argazkia: Agurtzane Altuna)