Hiriaren alde egindako lana goraipatu du Udalak
Ramon Labaien 1983 eta 1987 urteen artean hiriko alkate izandakoaren heriotza dela eta, bandera makila erdira jarri du Donostiako Udalak, xingola beltzarekin.
Udalak doluminak eman dizkio bere sendiari bere heriotza deitoratuz, eta urtetan egindako lana eskertu nahi izan du une berezi honetan Udalak.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak estimu pertsonal handia ziola nabarmendu du, eta alkate gisa egindako lanaz gain, euskararen eta Euskal Herriaren alde egindako lan eredugarria goraipatu du.
Ramon Labaienen gorpua Donostiako Zorroaga beilategian egongo da gaur 16:00etatik astelehenen eguerdian ehortziko duten arte.