
GBC-Unicaja, Illunben. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Lanak eman dizkio Andaluziako taldeak GBCri baina bigarren zatian egindako joku bikainari esker garaipena lortu dute Sito Alonsoren mutilek.
Ligako talderik sendoenetarikoa da Unicaja eta lehen zatian indartsu eta erasokor aritu da. Markailuetan gora-behera batzuk izan ditu partidak, eta andaluziarrak aurretik ere jarri dira, alde nabarmenarekin zenbait garaitan. Baina, GBCk bere maila erakutsi du eta kostata, baina lortu du markagailuari buelta ematea.
Zaleen kirioak dantzan jartzeko modukoak izan dira azken minutuak, baina oso partida ona izan da gaur Illunben jokatu dutena, eta zaleak ere gustura garaipenarekin: Gipuzkoa Basket 69 – 61 Unicaja.