
Sahararen aldeko janari bilketa. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Nazioarteko laguntza da Saharako errefuxiatuei bizirauten laguntzen diena. Otsailean Euskal Karabana abiatuko da Euskal Herritik Tindufeko kanpamenduetara, eta kamioiak ahalik eta beteenak bidaltzeko janari bilketak egiten hasi dira.
Bretxan jarri dira Donostiako Sahararen Lagunen Elkarteko kideak gaur elikagaiak eta konpresak biltzen. Hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, lekaleak eta azukrea jasotzen dituzte.
Goiza motel samar hasi dela onartu badute ere, gustura daude elkarteko kideak herritarren erantzunarekin. Askok elikagaiak utzi beharrean dirua utzi dutela adierazi dute. Diru horrekin gutxien jaso dituzten gaiak erosten dituzte ondoren, azukrea adibidez. Izan ere, jatekorik ezean, te asko edaten dute Saharan eta edaria gozatzeko eta indarra emateko ezinbestekoa dute azukrea.
Iluntzeko 20:00etaraino egongo dira Bretxan, eta abenduaren 27 eta 28an Garbera merkatalgunean jarriko dute postua. Urtarrilean berriz, ikastetxeetan egingo omen dute elikagai bilketa. Otsailaren 27an abiatuko da 10. Euskal Karabana Saharara
Piztu itxaropena lemapean. Karabana horretan Dbuseko hainbat gidari ere joaten dira boluntario gisa.