Bigarren zatian egurra eman dio Realak Betisi (5-1)
Lehen zatian inor gutxik asmatuko zuen gaurko partidaren emaitza. Puntu banarekin joan dira atsedenaldira, baina indartsu hasi dute bigarren zatia txuri-urdinek.
Bikain jokatu dute bigarren zatian eta maila handia erakutsi dute. Agirretxek estreinekoz sartu du gola gaurkoan; eta baten faltan bi gol gainera. Ansotegi, Griezmann eta Xabi Prieto izan dira beste golegileak. Egurra eman diete sevillarrei bigarren zatian eta 5-1eko emaitzarekin bukatu da partida.
Aitor Zabaleta gogoan
Abenduaren 8an 15 urte bete ziren Aitor Zabaleta hil zutenetik, eta partida baino minutu batzuk lehenago, Realeko lagunarteek omenaldi bat egin diote gazteari. Lore eskaintza egin diote Anoetan Aitorren oroimenez jarritako monolitoaren aurrean.