Eneko Goia: "Euskaldun eta donostiar handia izan zen"
Bihar arratsaldeko 18:00etan egingo dituzte Ramon Labaienen aldeko hileta elizkizunak Tolosako Santa Maria elizan.
Ramon Labaienek egindako ibilbideagatik kultura eta politika munduko pertsona asko hurbildu da Zorroagako beilatokira. Alderdikide izan zituen jeltzale asko, esaterako.
Eneko Goia, Donostiako Udaleko EAJko bozeramailea izan da horietako bat. “Ramon Labaienek egun ezagutzen ditugun Euskadiren eta Donostiaren oinarriak finkatzen funtsezko ekarpena” egin zuela adierazi du. EAJren izenean, bere “samina” helarazi dio hildakoaren familiari.
“Orotarako jakinminak, Donostiarekiko atxikimendu sakonak eta EAJren
jokabidea gidatzen duten printzipio etiko zein politikoekiko konpromiso
sendoak markatu dute Ramon Labaienen bizibidea, eta gu guztiontzako eredu bihurtu”, adierazi du Eneko Goiak.
Ramon Labaienek euskara eta kulturari egindako ekarpen ugariak aipatu ditu zinegotzi jeltzaleak, baina batez ere “euskaldun eta donostiar handia izan zen eta halakoa izango da gu guztiongan utziko
duen hutsunea”, nabarmendu du Eneko Goiak.