
Txistor pintxoak prestatzen. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Atzo
Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan aurreratu zuten egutegia, eta gaur berriz Egian eta Ibaetan.
Bietan ere, auzoko hainbat elkartek eta ikaslek euren produktuak erakutsi dituzte. Egian adibidez, Dandai emakume taldeak bigarren eskuko jantziak eta beraiek egindako eskulanak jarri dituzte salgai.

Luberri eskolako taldea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Ibaetan, Luberri ikastetxeko behar bereziak dituzten ikasleek erakarri dute jende gehien. Izan ere, zailtasun batzuk badituzte ere, eskulanetan eta gozogintzan oso trebeak direla erakutsi dute. Apaingarriak eta Eguberrietako gozoak jarri dituzte salgai.
Baina dudarik gabe txistor usainera bildu da jende gehien bai Egian eta baita Ibaetan ere. Eguerdiko eguzki goxotan asko izan dira txistor pintxoa eskuetan zutela postuz postu ikusmiran edo solasean aritu direnak.
Asteburu honetakoa beraz, datorren larunbateko San Tomas egunerako beroketa saioa besterik ez da izan.
-
-
Txistor pintxoak prestatzen. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
-
-
Luberri eskolako taldea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)