
Amets Arzallus da 2013ko txapelduna 1737’5 punturekin. Bigarren, berriz, Maialen Lujanbio 1736 punturekin. Bi bertsolarien artean jokatu dute buruz burukoa. Gainerakoak hurrenez hurrren, Igor Elorza (1164 puntu), Aitor Mendiluze (1155 puntu), Aitor Sarriegi (1106), Unai Iturriaga (1099 puntu), Beñat Gaztelumendi (1099 puntu) eta Sustrai Colina (1082 puntu).
Irailaren azken asteburuan hasi zen 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Ordutik hamairu herritan kantatu dute parte hartzaileek eta pixkanaka-pixkanaka onenak edo hobekien aritu direnak iritsi dira Barakaldoko final handira.
IRUTXULOko HITZAk gertutik jarraitu du Beñat Gaztelumendiren ibilbidea.
Altsasukoa izan da agian añorgatarrak egin duen saiorik biribilena; kartzelakoa bereziki.
Murgian ere bikain aritu zen, eta orokorrean ‘bertsolari orekatu’ gisa definitu dute.
Elizondon lortu zuen finalerako txartela.
BECen elkartu diren bertsolarietan gazteena da Beñat Gaztelumendi, eta belaunaldi berri baten ahots bihurtu da aurtengo txapelketan. Hala berretsi zuen
Unai Gaztelumendi anaiak ere, joan den astean egindako elkarrizketan. Nabaria da bi anaien arteko harreman sendoa, azken agurreko bertsoa anaiari eskaini baitio Beñatek.
Txapelketa hasi aurretik IRUTXUko HITZAk
Beñat Gaztelumendiri berari egindako elkarrizketan gogotsu agertu zen añorgatarra. Bere maila erakutsi eta batez ere disfrutatzeko irrikaz zegoen. Eta nork daki zer sentituko zuen bere barnean, baina zaleei gozarazi dienik ezin uka.