Erabakiak "babes demokratiko zabala" duela nabarmendu du udal gobernuak
Donostiako Udaleko Informazio eta Pardaidetza zinegotzi Axier Jakak udal gobernuaren izenean hitz egin du, Igeldo udalerri izateko erabakia dela eta. “Normaltasun demokratiko batekin hartu behar dugu erabakia, eta alderdiei ardura politikoarekin joka dezaten eskatuko nieke”, esan du. Erabakiak “babes demokratiko zabala” duela nabarmendu du, eta azaroaren 10eko herri kontsulta ekarri du gogora baieztapen hori argudiatzeko. “Herritarrek kolektiboki hartutako erabakia eta euren borondatea errespetatzen dugu udal gobernutik”, erantsi du.