Haurren Gabonetako Parkea, abenduaren 22tik urtarrilaren 4a arte
Urtero bezala, Haurren Gabonetako Parkeak (PINak) bere ateak zabalduko ditu, Donostiako Kursaalen, datorren abenduaren 22tik urtarrilaren 4 arte (abenduaren 24, 25 eta 31ean eta urtarrilaren 1ean itxita izango da).
Ordutegia: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.
PINeko ikuskizun bereziak:
Pirritx, Porrotx eta Marimotots – Bizipoza: urtarrilak 3, ostirala – Kursaaleko Auditorioan – 16:00etan eta 19:00etan. Kresala Dantza Taldea – Buba eta Bubu: abenduak 28, larunbata – Kursaaleko Ganbara Aretoa – 17:00.