![Juan Karlos Izagirre atzoko udalbatzarraz aritu da. (Argazkia: Lide Ferreira)](http://irutxulo.hitza.eus/site/files/2013/12/DSC_5140.jpg)
Juan Karlos Izagirre atzoko udalbatzarraz aritu da. (Argazkia: Lide Ferreira)
Abenduko udalbatzarra egitea aurreikusita zuten atzo, baina oposizioko taldeek proposatu zuten Igeldoko gaia jorratu ez zenez, oposizioak saioa utzi zuen. Honela, quorum faltagatik, udalbatzarra bertan behera geratu zen.
Gaur goizean, Juan Karlos Izagirre alkateak
aurrekontuei buruz hitz egiteko prentsaurrekoa eman du eta bertan atzoko udalbatzarraz ere aritu da. “Abenduaren 27an Igeldori zuzendutako pleno berezi bat eskaini genuen, premiazko gai bat delako. Baina atzoko udalbatzarrean oposizioko taldeek egin zutena arduragabekeria bat da. Gai garrantzitsuak zeuden mahai gainean eta ez zen aukerarik egon horiek jorratzeko”. Jabi Vitoriak azaldu duenez, zenbait prezio publikoen onarpena eman behar zuten, 2014. urte hasieran indarrean jarri ahal izateko. Hala ere, gai horiek urtarrileko udalbatzarrean aztertu beharko dituzte.
Horretaz gain, aurrekontuen akordioan atzoko gertaerak ez lukeela eragin beharko erantsi du Izagirrek: “Aurkeztu dugun aurrekontu proiektuak beharrezkoak diren kultura, politika soziala eta kalitatezko zerbitzu publikoei lehentasuna ematen diete eta dei egiten diegu oposizioko taldeei proiektua hobetu dezakeen ekarpenak egitera”.