![Gazte batzuk txistorra jaten, iazko San Tomas egunean. (Argazkia: Estitxu Zabala)](http://irutxulo.hitza.eus/site/files/2012/12/Santo_Tomas_eguna-1.jpg)
Gazte batzuk txistorra jaten, iazko San Tomas egunean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Idi pare batek bultzaturiko gurdian jaitsiko dituzte sagardo berriarekin betetako kupelak Katxolatik.
Bigarren Mendeurreneko ospakizunei keinu bat egingo diote San Tomas egunean. Sagardo Apurua 2013 jarduera antolatu du Sagardogileen Elkarteak. Jarduera honen bidez Txotx denboraldiari hasiera emango diote Bretxan. Aieten, Katxola baserrian, sagardoa nola egiten den azalduko dute 9:00etatik 13:00era. Eta aurtengo jaiaren berritasun nagusia honakoa izango da: 10:30ean sagardo kupelak idiek bultzaturiko gurdi batean eramango dituzte Katxolatik Bretxaraino, bertan jarriko duten sagardotegi zaharreraino. Etxaditik behera, Amara, Easo plaza, Garibai kalea, Ijentea kaletik barrena joanez, Bulebarra zeharkatuko dute idiek. 12:30ean espero dute Bretxara iristea.
San Tomas egunaren egitaraua
hemen.
[box]
San Tomas eguna auzoz auzo
Larratxo. Txirritako Txuriurdinak elkarteak antolatutako San Tomas eguna Bertsolari Txirritan.
Gros. Urtero bezala, Groseko Jai Batzordeak, San Tomas egunerako egitarau berezia prestatu du adin guztietako haur eta helduentzat Txofre plazan. Txistorra, euskal artisau eta euskal produktuen postuak, abere erakusketa eta postuen arteko lehiaketa egingo dute, besteak beste.
10:00etan. Festaren hasiera.
10:45ean. Zurriola ikastolako ikasleen kalejira, trikitilariekin.
11:00etan. Haurrentzako tailerrak.
11:45etan. Euskal Dantza ikuskizuna: Trebeska dantza taldea.
13:00etan. Bertsolariak: Iñaki Apalategi eta Jon Martin.
13:30etan. Bertso, triki-poteoa auzoko kaleetan zehar
13:30etan. Txontxongilo ikuskizuna:
Patata tropikala-ren ipuin kontaketa eta
Pirata Garrapata-ren istorioak.
15:30etan. Harri jasotzaileak Saralegi anaien eskutik, eta postuen arteko herri kirolak.
17:00etan. Mikel Carton bakarlariaren kontzertua.
17:00etan. Dultzaineroek girotuta, buruhandi eta erraldoiak.
18:00etan. Laiotz erromeria.
20:00etan. Zezen suzkoa.
Amara. Easo plazan, 10:00etan hasiko da festa. Haur jokoak, trikitilariak, herri kirolak, amaratarren baserri produktuen merkatua, sagardoa, urdaiazpiko zozketa, euskal giroa, ardoa, eskulanak…
Añorga. Añorgako Gazte Asanbladak gaztetxean ospatuko du San Tomas eguna. Sagardoa, taloak, txistor pintxoak… 11:00etan hasiko da jaia ospatzeko egitaraua. Opariz betetako saski bat ere zozkatuko dute. Añorga Txikin txistorra jateko aukera izango dute Atotxa Erreka elkartean, 19:00etatik 21:00etara.
[/box]