Herri kirolak nagusi, Bulebarrean
Bulebarreko kioskoaren ondoan herri kirolak dira nagusi. Harri-jasotzaileak direla edo lasto fardoen altxatzea dela, jaia ziurtatua dago. Herritar ugari ari dira lehia zuzenean jarraitzen. Izetatar txikienak, Jakesek, 10 kiloko bola altxa du, esaterako, beste balentria batzuen artean.