![1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikuntza” erakusketa Ontzi Museoan. (Argazkia: Ontzi Museoa)](http://irutxulo.hitza.eus/site/files/2014/01/resizer.jpg)
1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikuntza erakusketa Ontzi Museoan. (Argazkia: Ontzi Museoa)
Urtarrilaren 5a arte izango da zabalik, eta sarrera doakoa izango da.
1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikuntza erakusketa ikusteko azken egunak dira. Erakusketa hau
Bake Ituna proiektuaren parte da. Igandea arte, urtarrilaren 5a arte ikusi ahal izango da, eta sarrera doan izango da Ontzi Museoan.
Igandetik aurrera, Ontzi Museoak ateak itxiko ditu hiru astez, orain amaitzen den erakusketa kendu eta
Gipuzkoako itsasaldea artean hurrengo erakusketaren muntaia lanei ekiteko.
Erakusketa honen inaugurazioa urtarrilaren 24an izango da. Gipuzkoako itsasaldean zehar ibilbidea egingo du (Hondarribitik Mutrikuraino) olio akuarela, gouache, grabatu eta litografiekin.