Luis Iruretagoienaren aldeko jaia egingo dute Antiguan
Patxatxa taldeak XXXIII. Antiguotar Topaketa antolatu du urtarrilaren 11rako.
Luis Iruretagoienaren omenez, XXXIII. Antiguotar Topaketa antolatu du Patxatxa taldeak urtarrilaren 11rako. 1993tik urtero egin izan dute topaketa, eta urte bakoitzean auzotarren bat edo auzoko elkarteren bat omendu izan dute: Jesus Ferro (1994), Antiguoko Kirol Elkartea (2002), Tomas Ezeiza Intxausti (2005) eta Foto Miki (2013), besteak beste. Aurten, Juan de Garai kalean dagoen Baso Etxea elkartean bazkaria egingo dute, 14:00etan, eta bertaratu nahi duenak urtarrilaren 8a arte izango du izena emateko aukera. Bazkariak 20 euroko prezioa izango du eta horrekin batera kilo bat elikagai ere jarri beharko da, Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emateko.
Luis Iruretagoiena oso ezaguna da Antiguan, bereziki pilotarekin izan duen harreman estuarengatik. Antiguako Pilota Txapelketaren bultzatzailea izan zen 1962an, eta gaur egun ere Antiguako Pilotazaleak elkarteari laguntzen dio txapelketaren antolakuntzan. Gipuzkoako Pilota Federazioko kidea ere izan zen.
Jaiaren inguruko nformazio gehiagorako patxatxataldea@hotmail.com posta elektronikora idatz daiteke.

Antiguako Pilota Txapelketako aurreko urte bateko irudia. (Argazkia: Xabier Etxabe)