Piratek Aste Nagusiari buruzko batzar irekia egingo dute
http://youtu.be/6I9DGQzUlzc
Kortxoenea gaztetxean batzar irekia egingo dute bihar (urtarrilak 3). Aste Nagusiaren inguruan proposamen eta ideia berriak bildu nahi dituzte, eta jaien inguruko gogoeta piztu. Herritar guztientzako batzarra izango da, eta Flamenkada izena jarri diote. Arratsaldean elkartuko dira, 18:00etan. Gauean, gainera, 3Gabe2 taldeak kontzertua emango du.