![Anoetako txarteldegia. (Argazkia: Estitxu Zabala)](http://irutxulo.hitza.eus/site/files/2012/11/ATHLETIC_REALA__SARRERAK.jpg)
Anoetako txarteldegia. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Realzaleentzat Ligako partidarik desiatuenetakoa izaten dena iritsiko da asteburu honetan, Reala-Athletic. Euskal derbia Anoetan jokatuko dute, igandean, 20:00etan. Partidarako sarrerak Anoetako txarteldegian jarriko dituzte salgai bihar, 9:00etan, eta Realaren webgunean jarritako Internet bidezko salmenta gaur gauean itxiko dute. Sarreren salneurriak 40 eta 90 euro bitartekoak dira, eta zale bakoitzak gehienez bi sarrera erosteko aukera izango du.
Txarteldegiaren ordutegia honakoa izango da:
– Ostirala 3: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
– Larunbata 4: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
– Igandea 5: 11:00etatik 13:00etara eta 17:30tik aurrera.