
Iban Barrenentxearen ilustrazioa
Elkarrek 6. Ilustrazioa eta Ipuin Lehiaketa abian jarri du. Gaur bertan egin dute lehiaketaren aurkezpena, eta berrikuntzen berri eman dute. Lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu, eta azken urteetan bezala, bi modalitate banatuko dituzte, haur eta gazteen adinaren arabera. Batetik, ipuina ilustratzea, eta bestetik, ilustrazioa ipuin bilakatzea. Aurtengo ilustrazioa Iban Barrenetxeak sortu du, eta testua, berriz, Alaine Agirrek. Bai
ipuina eta bai
ilustrazioa eskuragarri daude Elkarren webgunean, eta bertan
lehiaketaren oinarriak ere kontsulta daitezke.
Sortutako lanak entregatzeko epea apirilaren 11 da, eta sari banaketa maiatzaren 31n egingo dute. Gainera, sarien artean berrikuntzak daude, Irrien Lagunen klubak ere bi sari emango baititu.