Asteburuetan Haur Txokoetan, 'Familiarekin jolasean'
Haur Txokoetan Familiarekin jolasean programa jarri dute abian. Programa honen helburua 6 eta 12 urte bitarteko haurrei familiako kideren batekin eta beste familiekin jolasteko aukera eskaintzea da. Gurasoak, izeba-osabak, aiton-amonak, zaintzaileak, tutorea…joan daitezke haurrekin.
Asteburuetan egingo dituzte saioak honako auzo eta orduetan:
-Larunbatetan, 16:30etik 18:30era: Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko Haur Txokoetan.
-Igandetan, 11:00etatik 13:00etara, Aieteko Haur Txokoan.