Autobusa mugikorrarekin ordaintzeko egitasmo pilotu bat jarri du abian Dbusek
Dbusen webgunean izena eman beharko du. Jasotzen diren lehen 50 eskabideak aukeratuko dituzte, eta erabiltzaileei beren telefono mugikorreko SIM txartela egokitzeko nora joan behar duten azalduko diete. Gainera, proiektuan parte hartzeagatik 20 bidaia kargatuko zaizkie doan mugikorrean, opari gisa.
Dbusen egitasmo pilotu hau Europar Batzordeak finantzatua da, eta Ticketing proiektuaren baitan kokatzen da.
Mugi txartela eta Movistarren Samsung Galaxy SIII edo Blackberry motako mugikorra eduki behar dira ordainketa mugikor bidez egiteko.
Teknologia berriak eguneroko zerbitzuetan txertatzen ari dira, eta Dbusek ere beste pauso bat eman du bide horretan. Autobusa mugikorraren bidez ordaintzeko egitasmo pilotua da gaur aurkeztu dutena. 2011. urtean jarri zuten abian. Lehen fasean Dbuseko 10 langile aritu ziren frogak egiten. Emaitza onak lortu zirenez, bigarren fase bat jarri dute abian, eta oraingoan, Dbusen ohiko erabiltzaileak diren 50 herritar aukeratuko dituzte sistema berria erabiltzeko.
NFC (Near Field Technology) edo gertutasun sistema erabiliko dute. Honen bidez, mugikorraren SIM txartelean ordainketa txartela (Mugi edo Lurraldebus) emulatzen dute, eta mugikorra autobuseko baliozkotze makinara gerturatzea nahikoa izango da ordainketa egiteko. Ordainketak mugikor bidez egitea pixkanaka garatzen ari den sistema dela adierazi du Gerardo Lertxundi, Dbuseko kudeatzaileak, baina Donostian abian jarri dutena Europan aitzindaria dela esan du. Izan ere, SITE egitasmoa Donostian eta Gijonen batera jarriko dute abian. Hau da, aplikazio bakar batekin eta mugikor berarekin Donostian eta Gijonen ordain daiteke autobusa.
Jon Albizu, Mugikortasun zinegotziak adierazi duenez, egitasmo pilotu hau oso erabilgarria izango da emaitzak aztertu eta beste herri batzuetara zabaltzeko.
Sistema erabiltzeko betebeharrak
Momentuz, Movistar konpainiako mugikorrekin bakarrik erabili daiteke zerbitzua, baina Gerardo Lertxundik adierazi duenez, pixkanaka beste konpainia eta beste mugikor mota batzuk erabiltzeko moduan egotea espero dute.
Egitasmoan parte hartu nahi duenak