SADEk asteazkenetako zine emanaldietarako sarrerak merketu ditu
Asteazkenero, SADE zinema aretoen emanaldietarako sarrerak 3,70 euroren truke eskuratu ahal izango dira. Donostiako enpresak zinemaren industriako ekoizle, banatzaile eta aretoek antolatutako Asteazkenetan zinemara egitasmoarekin bat egin du. Urtarrilaren 15etik apirilaren 15era bitarteko asteazkenetan Principe, Antiguo Berri eta Truebarako sarrerak merkeagoak izango dira. Egitasmo honen bidez ikusleak zinema aretoetara erakarri nahi dituzte, eta zinemara joatea ohitura bihurtzea lortu nahi dute.