'El Mundo' egunkariaren arabera, Velasco epaileak biharko manifestazio nazionala debekatu du
El Mundo egunkariak iragarri duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok debekatu egin du bihar Bilbon euskal presoen eskubideen alde egitekoak diren manifestazioa. Velascok Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari agindu die beharrezko neurriak hartzeko mobilizazioa egin ez dadin.
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak ez du deliturik ikusten Tantaz Tantak biharko deitu duen mobilizazioan, baina ekitaldia bera legezkoa dela iritzi badu ere, debekatu edo ez Eloy Velasco epailearen esku utzi du, deitzailea, Tantaz Tanta mugimendua, Herrira-ren ordezko izan daitekeela argudiatuta. Hain zuzen ere, Eloy Velasco da Herrira plataformaren aurkako auzia ikertzen ari den epailea. Ruzek Velascori eman dio biharko mobilizazioaren berri, hark erabaki dezan plataformaren jardunaren behin-behineko etena urratu ote den.