Isiltasuna eta konspirazioari buruzko ikastaro bat egingo dute Giza Eskubideen Etxean
Ikastaroa, besteak beste, osasunaren, hezkuntzaren edota gizarte gaien alorrean nahiz oroimen historikoaren arloan lan egiten duten profesionalei dago zuzendua.
Donostiako udaleko Giza Eskubideen sailak eta Osasun Mentalaren Elkarteak bi eguneko iraupena duen ikastaroa antolatu dute familietan isildutako traumak aztertzearen garrantziaz kontzientziatzeko helburuarekin, dela alor familiarrean dela profesionalean emandakoak. Ikastaroak isiltasuna landuko du, belaunaldiz belaunaldi gatazka desberdinetan erabili izan den estrategia, alegia. Esaterako, Gerra Zibilean; izan ere, isiltasunaren bidez ondorengoei zauri asko transmititu izan dira.
Erabiliko den metodologia praktikoa eta taldekakoa izango da, irakasleak nahiz parte hartzaileen proposamenak hartuko dira kontuan. Besteak beste, rol playing-a edota psikodrama bezalako teknikak erabiliko dira. Aldi berean, fenomeno hauen ulergarritasuna bermatzeko kontzeptu teorikoak azalduko dira. Esaterako, besteren artean dolu izoztua, errua, urteurrenaren sindromea, isiltasuna edota Stockholm sindromea.
Ikastaroa, besteak beste, osasunaren, hezkuntzaren edota gizarte gaien alorrean nahiz oroimen historikoaren arloan lan egiten duten profesionalei dago zuzendua.
Saioak eskainiko dituen Gregorio Armañanzas Ros mediku psikiatra, psikodramatista, coach senior eta talde-analista da. Traumaren transmisioan aditua da pertsonalki nahiz profesionalki herrialde desberdinetan eman baititu gai hauen inguruko tailer eta konferentzia desberdinak. Besteak beste, Espainia, Italia, Kroazia, Portugal, Kolonbia, Brasil eta Estatu Batuak.
Ikastaroa Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean eskainiko da urtarrilaren 31n (16:30- 20:30) eta otsailaren 1ean (9:30-14:30 eta 16:00-19:30). Izen-emate epea jada zabalik dago urtarrilaren 24ra arte eta hori honako bide bi hauetatik egin ahal izango da: Donostia Kulturako web orritik nahiz >Aieteko Kultur Etxean bertan. 40€-ko matrikulazio kostua du eta Donostia Kulturako kideak direnei dagokien deskontuan aplikatuko zaizkie.