Zubietako eskolaren eraikina handitzeko diru laguntza eskatuko dio udalak Eusko Jaurlaritzari
Onarpenerako aurkeztu diren proiektu hauen zenbatekoa 809.000 euro da. Eusko Jaurlaritzak %60 ordainduko luke, 622.000 euro, eta udalak, berriz, %40, hau da, 323.000 euro.
Honako obrak dira egin nahi direnak: Zubietako eskolaren eraikina handitzea, Altzako eskolaren kanpoko jolasgunean zati bat estaltzea, Katalina Erauson leiho batzuk ordezkatzea, Amara Berri Urbietan sarrera irteerak irisgarriak izateko arrapala egitea, Amara Berri Salaberrian estaldurako gune batzuk iraizgaitzea, eta Jakintzako estaldurako gune batzuk iraizgaitzea.