Literatura eta Zinema Zikloa abiatuko dute Aieten ostegunean
Ramon Saizarbitoria idazlea eta euskarazko literaturaren gorakada izango dira lehen literatur solasaldiko protagonistak.
Aieteko kultur etxeak urteroko Literatura eta Zinema Zikloari hasiera emango dio ostegunean, Lantxabe Auzo Elkartearen eskutik. Hain zuzen ere, Ramon Saizarbitoria izango da lehen eguneko protagonista, Martutene nobelarekin Euskadi Saria irabazi berri duen idazle donostiarra. Lola Arrietak gidatuko du literatur solasaldia, eta bertan, azkenaldian euskarazko nobelek lortu duten kalitatea eta gorakada nabarmenduko dute. Azken batean, ibilbide bat egingo dute gertuko ingurune gografiko, sozial eta politikoaren inguruan. Ostiralean, berriz, zine foruma egingo dute, Elias Kerejeta omenduz.
LITERATURA ETA ZINEMA ZIKLOA. Lehen hiruhilekoa.
URTARRILA: Euskal Herria
![Ramon Saizarbitoria](http://irutxulo.hitza.eus/site/files/2013/10/Ramon_Saizarbitoria.jpg)
Ramon Saizarbitoria.
- Osteguna 16, 19:00etan: Ramon Saizarbitoriari buruzko literatur solasaldia.
- Ostirala 17, 18:30ean: Zine-foruma. Elias Kerejetari omenaldia. A traves de San Sebastian (1960) film laburra eskainiko dute, eta ondoren, El sur filma.
- Osteguna 6, 19:00etan: Manuel Rivasen El lapiz del carpintero liburuaren inguruko literatur solasaldia.
- Ostirala 7, 18:45ean: Jose Luis Cuerdaren El bosque animado filmaren emanaldia.
- Osteguna 6, 19:00etan: Merce Rodoredaren La plaza del diamante liburuaren inguruko literatur solasaldia.
- Ostirala 7, 18:45ean: Mar Collen Tres dias con la familia filmaren emanaldia.