Pablo Iturgaiz kupel egilea. (Argazkia: Gaur.donostia.org)
Pablo Iturgaizek 50 urte eskaini dizkio eskulangintzari, eta asko izan dira helduen danborradentzako prestatu dituen edarrak eta kupelak. Bere lana aitortzeko omenaldia egingo diote igandean, Kainoieta iturriaren inguruan, 19:00etan.
Ekitaldian hainbat danborradetako kupel jotzaile eta urketariek hartuko dute parte Kresalako danborrada txikiarekin batera.