Ramon Gomez, PPko zinegotzia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
“San Sebastian eguna donostiarren egun handia da; Sarriegiren doinuak behin eta berriz jotzeko eguna, eta ez dugu hiriko bandera txuri-urdina ez den bestelako ikurrik onartuko”, esan du Ramon Gomez, PPko zinegotziak.
Festa “normaltasunez” egin dadin bere esku dagoen guztia egiteko eskatu diote popularrek Juan Karlos Izagirre alkateari. “Kontituzio plaza festarako gune izan behar du eta ez aldarrikapenetarako erakusleiho”, esan du Ramon Gomezek. Hala, agertokian danbor joleak, baimendutako komunikabideak eta antolakuntzako arduradunak bakarrik egongo direla ziurtatzea nahi du Gomezek. Zentzu horretan, behar diren neurriak hartzen ez badira, bere kontrako neurriak hartuko dituztela ohartarazi diote Juan Karlos Izagirre alkateari. Atzo egindako bozeramaileen batzordean eman zioten abisua, popularren ustez, alkatea bera baita arduradun nagusia.