AHTaren aurkako mezua jarri dute Igeldoko mendi magalean
DSS 2016 EU jartzen zuen lekuan AHT-TAV EZ mezua jarri dute.
AHTaren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak egin du ikurren aldaketa, ‘AHT-TAV ez 2016an, ez inoiz’ aldarrikapena defendatuz. Igeldoko mendi magala oso leku ikusgarria da, eta beraien mezua ere argia da: ‘AHT-TAV EZ’.
Aste honetan Sustapen Ministerioak Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udalarekin egin duen bilerari erantzun nahi izan diote ekintza honen bidez. Mugitu! mugimenduaren arabera, AHTa 2016an iritsi behar zuen Donostiara, Europako kultur hiriburutzarekin batera, “Donostia ere Europa osoko kapitalismoaren mapan kokatzeko”. Baina ez daude ados, ez dute abiadura handiko trenik nahi, “ez 2016an, ez inoiz”.
Mugitu! mugimenduaren ustez abiadura handiko trenaren lanetan halako diru xahuketa egitea baina hobea da baliabide horiek guztiak gizarteko bestelako premiei erantzuteko erabiltzea.




