Afariak nonahi, San Sebastian egunaren bezperan
Lehen plater bezala, iberiar hasierakoak, foie-grasez osatutako hostorea, sagar saltsarekin zipriztinduta, eta txangurrua labean; bigarren plater gisa, txipiroiak, lupia, azpizuna edo txuleta; eta postre bezala, limoizko sorbetea edo San Markos tarta. Edateko Errioxako ardoa; eta afaria girotzeko, danborrada kita. Hau guztia 65 eurorengatik.
Hauxe Donostiako jaetetxe batean gaur afaltzen ari diren menu bat da, San Sebastian egunerako espreski prestatua. Festa egiteko sabela behar bezala bete behar da, eta hala egiten ari dira hiriko hainbat txokotan, bai jatetxetan, bai gastronomia elkartetan, eta baita hainbat etxetan ere. Irudian, jaetxe batean bildutako lagun talde bat.



