Ausartak dira Konstituzio plaza hartu duten lehen festazaleak
Kontsituzio plazan tokia hartzen ari da jendea. Lehenak iristen, eta lehen lerroan jartzen, Altzako eta Pasaiako bi neska izan dira -irudian-, 22:00ak inguruan Aterkirik gabe agertu dira, eta hantxe jarri dira, eszenatokia parez pare dutela. Kazetariaren aterkiarekin atera dira argazkian, baina ez babesa behar zutelako, kazetariak argazkia ateratzeko eskuak libre izan zitzan baizik.



