Danborrariz inguratuta omendu dute Pablo Iturgaitz kupel egilea
http://youtu.be/DNscfumZa-E
50 urtez hainbat helduen danborradari edarrak eta kupelak egin izana aitortu diote gaur Pablo Iturgaitzi (Pasai Antxo, 1920).Kainoieta iturriaren inguruan eskaini diote omenaldia, eta zenbait danborradetako kupel-jotzaile eta urketarik parte hartu dute, Kresalako danborrada txikiarekin batera. Danborrariz inguratuta egin diote omenaldia.
Iturgaitzek bere aitarengandik ikasi zuen bere ogibidea. Hamalau urterekin hasi zen lanean Pasaian, aitaren lantegian. Ardoa eta sagardoa gordetzeko kupelak egiten zituzten tailerrean, baita antxoak eta sardinak gordetzeko ontziak ere. 50 urte eskaini dizkio eskulangintzari, eta asko izan dira helduen danborradentzako prestatu dituen edarrak eta kupelak. Gaztelubide elkarteak urrezko danborra eman zion danborradentzako egindako lanagatik, eta Gipuzkoako Bazkundeak artisau tradizionalaren diploma eman zion 1991n.
- Parte Zaharrean, Kainoieta iturriaren ondoan egin diote omenaldia. (Argazkia: N. Lizarralde)
- Pablo Iturgaitz omendu dute hiriko danborradek. (Argazkia: N. Lizarralde)




