Gipuzkoa Basketek ezin izan du Real Madrilen bolada ona zapuztu (65-76)
Ikusmin handia piztu du gaurko partidak. Badirudi ez dagoela Real Madrilen enbatari aurre egingo dionik. Bolada onean da taldea, eta gaurkoan ere erraz irabazi du Illunben.
Dena dela, etxeko taldea gogor saiatu da. Ondo jokatu dute Sito Alonsoren mutilek eta aldea txikitzen saiatu dira partida guztian, baina Real Madrilek bere maila erakutsi du eta hamar puntuko muga gaindituz amaitu dute partida (65-76).
Aurkari sendoa izan da gaurkoa eta sufritzea tokatu zaio Gipuzkoa Basketi, baina zaleak euren alde ziren. Festa giroa eta danbor soinua gailendu dira hasiera hasieratik, eta garaipenik lortu ez badute ere, zaleen berotasuna lortu dute donostiarrek.



