
Realzaleei sufritzea tokatu zaie gaurkoan, gorabehera asko izan baititu Reala eta Getaferen aurkako partidak. Hasiera ikusgarria izan da eta Realak ondo jokatu du. Bi jokaldi on nahikoak izan ditu markagailuan aurreratzeko. Agirretxek sartu ditu Realaren bi golak.
Baina Getafek ez du aukerarik galdu, eta 1-2koa sartu du oharkabean. Golak indarra eman die madrildarrei eta partidaren agintea hartu dute. Gaizki aritu da Reala lehen zatiaren bukaeran eta baita bigarren zatiaren hasieran ere. Orduantxe sartu du gainera Getafek berdinketaren gola.
Txuri-urdinek egoerari buelta ematea lortu dute, baina berandu samar izan da. Gol aukera batzuk huts egin dituzte, eta puntu bakarrarekin itzuli dira etxera.