Udal liburutegiak Txillardegiren izena eraman dezan aldarrikatu dute pankarta baten bitartez
Konstituzio plaza betetzen ari da, piskanaka piskanaka. Arkupeetan babesten ari da jendea, euria ari du eta. Plazan, festazaleak ez ezik, pankartak ere ageri dira. Izan ere, aldarrikapenak nonahi izan ohi dira San Sebastian egunaren etorrerarekin, banderaren igoera zein jaitsiera ekitalditan. Pankarten eta ikurren artean, sakabanaketaren kontrako banderolez gain, udal liburutegiak Txillardegiren izena eramatea eskatzen duen pankarta bat zintzilikatu dute, Euskal Herrian Euskaraz-ek sinatuta. Gauza askoren artean, Txillardegi Euskal Herrian Euskaraz mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen. Joan den asteartean bi urte bete ziren zendu zenetik.



