Kalera irten da Euskal Billera
Urtero bezala, Euskal Billera haur danborradako gaztetxoak izan dira kalera irtetzen lehenak, euria egin ala ez, Donostiako Festak-ek hartu beharreko erabakia baino lehen. Gaztelubidera joan ohi dira San Sebastian egunean, goizero, eta Santa Maria elizako mezan hartzen dute parte. Duela minutu batzuk geroztik, pozik hasi dira danborrak astintzen, jakin badakitelako dagoeneko Haur Danborrada egon, egongo dela. Halaxe erabaki berri du Donostiako Festak-ek, 10:30ak inguruan, Haur Danborradako ikastetxeekin bildu eta gero. Hala ere, euri piska bat ari du, baina gaztetxoek ez dute irribarrea galdu. Izan ere, kalean daude, danbor hotsen artean.
Haur Danborrada, gainontzeko konpainiekin osatuko den desfilea, 12:00etan abiatuko dute, Alderdi Ederretik.




